Categories
Sin categoría

Bihar

Oraindik atzo izan balitz bezala oroitzen dugu
“Lekzio  handia” izenez pasako zen historia liburuetara.
Berarekin hasi baitzen guztia aldatzen, ordura arte ezautu genuen mundua
eguneroko bizitza eten egin zen.
Normaltasuna esaten genion hura.
Normaltasuna.
Hura zen hilgarritasun egoera hartan jarri gintuen sistemari esateko modua.

Egun gutxitan milaka eta milaka pertsona hasi ziren hiltzen mundu osoan.
Nola herrialderik aberatsenetan zein pobreenetan
asko eta asko oraindik bizirik behar lukeen jendea, prestatuak egon bagina.
Zetorren hura ez ohikoa zela ohartu ginen
gurean jendea hilda erortzeko oherik ez genuela ohartzen hasi ginenean.

Arnas hartzeko gailuak faltatzen hasi zirenean.
Ez gaixotzeko babesgarriak ez genituela konturatu ginenean. Beranduegi izan zen.
Denak gure etxeetan sartu ginen, heriotzari izkin egiteko.

Orduan hasi nintzen bertsoak idazten boluntarioki, ero gisara, egoerak kaltetuta zegoen jendearentzat.

Eta bitartean heriotza mundu osoan zehar zabaldu zen.
Alperrik ziren sistemak eraikitako legeak eta txarrantxadun hesiak eta itsasoak.
Alperrik bidali zizkiguten ejerzitoak eta betiko poliziak.
Lehenengo aldiz, planeta osoan sistema geldiarazteko gai izan zen zerbait ezagutu genuen.
Begiak zabalik ikusten genituen telebistaz potentzia ekonomiko handietan sortutako jende ilarak elikagaiez hornitzeko.
Gorputegi inprobisatuak kaleetan

Sistema ez zegoen gu salbatzeko diseinatua, ez gintuen denboraz ohartarazi ere egin.
Besterik gabe, noiz iritsiko zai geratu zen, harro eta handi ustez. Hegotik iparrera eta ekialdetik mendebaldera.
Gizakia bazterrean utzi zuen Sistema sofistkatua geldiarazi zuen gaitz hark eta
Orain ez ginenez produktiboak, ez ginenez kontsumitzaileak
“hil zaitezte kaleetan eta zahar etxeetan” esaten zigun.

Pobreak lehenago eta azkarrago hiltzen ziren.
Baina aberastasunak ez zon inori bizitza bermatu.
Ohartu ginen, lehenengo aldiz beharbada, ataka hartan.
Kontua ez zela beti bezala norbera salbatzea.
Norbera salbatzeko modu bakarra denok salbatzea zela.

Orduan gure begien aurrean inoiz baino argiago azaleratu zen
“Desastre haundia” esango geniona.
Gutxi batzuk ia gehienok batera baino aberastasun handiagoa izatea.

Tranpa mortal bat bihurtu zen

Munduaren gehiengoa baliabiderik gabe zegoen sistema barutik jaten ari zen gaitzari aurre egiteko 
eta horrek, guk sortutako desoreka horrek 
guztiak kondenatzen gintuen.

Ezin genuen geratu.
Guk mendebaldeko gizon txuriok eraikitako munduan ere ez genuen baliabiderik.
Nola onartu genuen hainbeste urtetan biziitzaren eta pertsonaren gtxiespen mugagabe hura? 
Nola eraiki genuen legez, ohituraz eta estrukturaz Sistema emakumearen esplotazioaren eta bortxaren zimenduen gainean? 
Eta are okerragoa zena, nola bizi izan ginen hainbeste denboran hori onartuta?
Nola utzi genuen hobesten guztiok joan ahal izatea baino, gutxi batzuk azkarrago joan nahi izatea? Nola hobetsi genuen gehiago edukitzea, guztiok edukitzearen
gainetik?
Nola iritsi ginen hemen ekoiztu genitzakeen elikgaiak hegazkinez eta barkuz ekartzera? 
Nola hain jende gutxiren eskuetan  hainbeste diru zegoen munduan, ez genuen guztiok gure biziraupenerako beharrezkoa zena?

Oroitzen dut Hura guztia hasi baino lehen etxetik hurbil nola bi langile zaborpean harrapatuak geratu zirenzabortegi pribatu batean. Seinale bat bezala izan zen, orduan indarrean zeuden baloreen metafora moduko bat…

Hori guztia, gure bizitzeko eran hain onartua eta normaldua, gure aurka etorri zen pandemia hartan.

Hori guztia gure kontra etorri zen pandemia harekin.

Zer egiten ari ziren gurekin?

Eraiki genuen gure artifiziozko sare guztiak ez zigun balio etxean sartuta ginela.
Telebistako irargarkiek zentzua galdu zuten bapatean.
Aste horietan gure kontsumo subjektu izaera aldatu egin zen.

Gure zoriontasunaren eta indartsua izatearen kanonak eta paradigma guztiak kolokan zeuden. 

Funtsezkoa ez zen beti saldu izan zigutena,
Horrek guztiak ez zuen balio bizitzak
salbatzeko.

Gure onena eta txarrena ateatzen hasi zen. 
Gabeziak, ezkutuko habildadeak, ametsak eta mamuak… Liburei, kantuei, pelikulei seriei heltzen genien ez erortzeko…jende askok bere mugak ezagutu zituen, beste batzuk lehertu egin zituzten.

Zientzia fikziozko film bat zirudien, baina fikziorik gabe. 

Jendeak bertsoak eskatzen jarraitzen zuen: haurdunentzat, ospitaletan ingresatuak zeudenentzat, isolatuak, haur tristeak, bakardadean zeuden ama edo aitonentzat, osasungintzako langileentzat, jaioberrientzat… telebistak ez zuela drama haren. Dimentsioa islatzen ohartu nintzen. BAtzutan negar egiten nuen bertsoak idaztean.

Baina sistemak gure bizitzekiko zuen ardura ezaren aurrean jendea erreakzionatzen hasi ginen: Herrietan eta auzoetan elkar zaintzeko sareak osatzen hasi ginen, gure bizitzak salbatzeko ekipamenduak egiten, bizirauteko mekanismo afektiboak, elkar zaintzeko boluntario sareak… bizitza berri baterako zantzuak.

Egun, “Lekzio handiaren” ondare dira.

Halare hildakoak eta gaixoak ehunka mila pilatzen ziren mundu osoan. Guayaquilen gaixoak kalean erortzen ziren hilik.
New Yorken hobi komunak eraiki zituzten.
Madrilen hildakoak panbilioi nadi eta Kirol jauregietan pilatzen zituzten.
Lombardian militar kamioeiek ehunka hilkutxa garraituz zeharkatzen zituzten hiriak.
Gizatasun ezaren metafora hain urrutra iritsi zen ezen ezin baigenituen gure amak, anaiak edo aiton amonak eskutik heldu azken arnasaren aurrean.

Eta argigarria izan zen ikustea gu hiltzen gindoazen neurrian.
Naturak nola egin zuen berpiztera.
Ibaiak garbitzen.
Lurra arazten.
Zeruak argitzen.
Itsasoek atseden hartu zuten planeta osoan
giro hilgarri hartan bizitza loratzen hasi zen.

Oinarrizkoena baino ez henuen nahi: arnasa hartzea, besarkada bat, etxea ez galtzea, hitz egitea, janaria erosi ahal izatea, ukitzea…
Baina sistemak ez zekien geratzen, bere burua janez soilik elikatzen zekien izakii antropofagoa zen: irentsi egiiten gintuen.

Etxetik kanpo egun askotan eguzkiak kantu, heriotz, meme eta txalo giro Hura arrarotzen zuen.

Bertsoak jasotako batzuk gaitzak hil zituela jakitenn hasi nintzen….

Okerragoa izan zen gaitzaren ondorengoa gaitza bera baino.

Gure ondarrezko gaztelua desegiteko nahikoa izan lehenengo olatua.
Bat batean, aberastasuntzat genituen gauza asko kateak zirela ohartu ginen, itotzen gintuzten kateak.

Sistemaren nagusiak egokitzen saiatu ziren, nonahi agerian geartzen ari ziren zuloak behin behineko tapakiz estaliz, presaka, jendea gehiegi haserretu aurretik. Izan ere, gure mundualdian inoiz ez bezalako egoeran geunden: sistema erraldoia eta ahlguztiduna  kolokan zegoen.

Askok aurrez abisatu zutela oroitarazi zuten, beste asko traizionatuta sentitu ziren… kontua da errealitate berri haren aurrean gehiengo berri bat osatzen joan zela. Asaldatutako jendez osatua, kolpatuak, kontzeintziatuak… Denetariko jatorri eta maila sozialekko pertsonak. 

Mundu mailako mugimendu Berri batek Nahiko da esan genuen.  

Ezin genuela lehen bezala segi. Bukatu da.

Nahikoa da esan genuen gure azken arnasarekin, 
nahiko da kantu batekin.
Nahikoa da manifestazio jendetsuetan.
Nahikoa da gobernuen aurrean, 
Nahikoa da korporazio handien aurrean
nahikoa da azken ordainagiria eskuan, 
Nahikoa da lanera bortxaz joatean.
Nahikoa da kaleratua izatean
nahikoa da gure senideen hilkutxa aurrean, nahikoa da.

Ezer galtzekorik ez zutenak, dena galdu zutenak eta gehiago galdu nahi ez zutenak.
Planeta osoan dena astinduko zuen hotzikara bat sortzen joan zen.
Bukatu da.

Gero eta jende gehiago ohartu ginen kontua ez zela sistemaren zuloak estaltzea, zulo horietan falta zen lurrarekin bizi eremu berri bat sortzea baizik.

Lurrak geratzeko esan zigun guztioi eta ulertzen hasi ginen 
gure ordura arteko jarduerak lurra hiltzen ari zirela eta gu, berarekin.
Dena bat dela eta gutariko bakoitza dena garela.
Mugarik gabeko desarrollismo eta kontsumo hura ez zela jasangarria.

Ulertzen hasi ginen munduan bizi garen guztion bizitzak berdin balio duela eta hori onartuta bizi behar genuela.
Zoriontasun, gizarte justizia eta ongizate kanon berrian behar genituela.

Aurre seinale bat bezala izan zen, udaberriaren lehen egunean elurra egin zuen

Hunkigarria izan zen ikustea nola pixkana osatuz joan zen “Gehiengo berria” esaten zaiona, 
bizitza berriaren aldeko mugimendua, betikoan jarraitu nahi zutenen aurrean, segurtasunaren izenean jendarte are eta itogarriagoa eta kontserbadoreagoa nahi zutenen aurrean. Borroka betierekoa, inoiz amaitzen eta amaituko ez dena.

Munduak ez zuen B planik eta guk ez ditugu bi bizitza.

Gero eta jende gehiagok nahikoa da esan genuen eta bizitzaren aldeko iraultza hasi zen. 
Sistema zaharrarenak egin zuen. 
Gure bizitzak aldatzen hasi ginen. 
Ardurak eskatzen.
Pixkana gobernuak erortzen hasi ziren.
Gure bizimoduak aldatzen hasi ginen…

Ez zen erraza izan, baina bildurrak, ametsek, haserreak, bizitakoak, galerak, maitasunak, beharrak eta kontzientziak batera indar handia dute. 
Jendea elkartu eta mundua mugi dezakete.

Orain, dena da desberdin. Ez gara perfektuak, bizitzarena, amaitzen ez den ofizioa da

Eta urte batzuk igaro diren arren, ez dugu ahaztua “Lekzio handia”. 

Orain, urteak dira gure alabak bizitzak erdigunean jarri zituen lur eremu txiki hontara jaiotzen direla. Orai beraiek dira erdigune.

Txertoa iritsi zen, baina jatorriari heltzea erabaki genuen.

Orain, Irakasgai handia eskoletan ikasten dute, historia errepika ez dadin. 
Urte batzuk pasa dira dagoeneko. 
Ezinezkoa zirudien, baina aukera ikusi genuen, sinistu egin genuen, borrokatu egin genuen eta orain gure egia da.
Gaur, udaberriko lehen egunean hura guztiaz gogoratu naiz eta idaztera jarri naiz.
Apirileko egun polit bat datorrela ematen du. Umeak entzuten ditut kalean jolasten.

Mundua aldatzen ari gara.
Amets bat dirudi, baina ez da.
Gaur ere ibaia garbi jeisten da.
Eta egun haietan idatzi nituen bertso guztiak gordeak ditut oraindik, 
Hemen 
bihotzean.

Jon Maia